OUT Campaign-aren hasiera orria zure hizkuntzara itzuli baduzu, ondoko helbide elektronikora e-mail bat bidaltzea besterik ez duzu: contact@outcampaign.org
Ateoak betidanik pentsamendu razionalaren abangoardian izan gara, eta orain zuk zeure idealismoa elkarbana dezakezu OUT Campaign-eko kide bihurtuz.

Ateo kopurua gehiengoak uste baino handiagoa da. IRTEN armairutik! Aske sentituko zara eta, honela, zure ereduari jarraiki, beste batzuk ere animatuko zaizkigu. (Ez inor behartu eta bere kabuz prest izan arte itxaron).

Jendeari bakarrik ez dagoela jakinaraztea da OUTCampaign-aren helburua. Elkarrizketa bat hasteko modu egokia izan daiteke, baita ateoon estereotipo negatiboak eraisteko ere. Oihukatu munduari ez dugula alde egingo eta ez diegula kondenatuko gintuzketenei gu itzaletara botatzen utziko.

Zenbat eta jende gehiagok OUT Campaign-arekin bat egin orduan eta jende gutxiago izutuko du erlijioak. Esan diezaiogun jendeari ateoak era askotakoak izan badirela, tamaina, kolore eta izaera anitzekoak. Gu langile eta profesionalak gara. Amak eta aitak, semeak eta alabak, anaia eta arrebak, lehengusu eta lehengusinak, aitonak eta amonak. Gizakiak gara (primateak gara) eta lagun onak eta hiritar edo herritar onak. Naturaz gaindiko ezeren beharrik ez duen jende ona gara.

Garaia da gure ahotsa altxatzeko gure eskola eta politikan erlijioak daukan bidegabeko garrantziarengatik. Bai ateo baita beste milioika pertsona ere nekaturik gaude gure seme-alaba eta gobernuak nola edo hala euren erlijioarekin kutsatzeko edozein gauza egiteko prest dagoen jendearekin. Naturaz gaindiko zera hori gure printzipio moral eta politika publikoetatik at mantentzeko beharra dugu.
Aurrera egiteko sasoia dugu eta…

OUT Campaign-erako aktibitate eta plan interesgarri anitz dugu, hortaz adi egon OutCampaign.org webguneari azkenengo gertaeren berri izateko.
This page is also available in Afrikaans, Arabic, Catalan, Chinese-Simplified, Chinese-Traditional, Croatian, Danish, Dutch, English, Finnish, French, German, Greek, Hebrew, Hindi, Hungarian, Italian, Japanese, Kannada, Korean, Marathi, Mongolian, Norwegian, Papiamentu, Persian(Farsi), Polish, Portuguese-Brazilian, Portuguese-European, Punjabi, Romanian, Russian, Slovak, Spanish, Swedish, Tamil, Telugu, and Turkish






